Zabaldu da Aranzadiren erakusketa Oxford aretoan

Baleike 2017ko urt. 13a, 11:47

Aranzadi Zientzia Elkartea 16 urte daramatza Gerrako hobiak bilatu nahian Euskal Herrian, Espainian eta Frantziako hegoaldean, bertan hobiratutako gorpuzkinak atera, identifikatu eta beraien familiei itzultzeko. Egindako lanaren berri ematen du Alondegiko Oxford aretoan zabaldutako erakusketa.

Gorpuzkinak ateratzen, duintasuna berreskuratzen erakusketa urtarrilaren 22ra arte izango da zabalik, egunero, 17:00etatik 20:00etara.