Herriko aparkamendua antolatzeko bilera irekiak egingo dira datorren astean

Baleike 2017ko urt. 13a, 10:38

Datorren astean hiru bilera ireki deitu ditu Udalak herritarrekin eta beste bana ostalari zein merkatariekin. Bertan, behar eta proposamenak jasotzeaz gain, aparkamendua arautzeko gobernuak landutako proposamenaren berri emango zaie.

Asteartean, hilak 17, Amaia Plaza, Angeles Sorazu, Arritokieta, Arroa, Bonifacio Etxegarai, Erribera, Eusebio Gurrutxaga plaza, Foruen Enparantza, Mari, Martinez Kleisser, Kale Nagusia (2, 4, 6, 8, 10, 12, 14), Odieta, Olazabal Idazkaria, San Jose, San Pedro eta Txomin Agirre kaiako bizilagunekin bilduko da. Bilera 19:00etan egingo da Alondegiko Oxford aretoan.

Hilaren 18an, asteazkenean, herriko ostalariekin egingo da bilera Alondegian goizeko 09:00etan eta eguerdiko 14:30ean, aldiz, merkatariekin, haien iritzi zein proposamenak ere ezagutu ahal izateko. Egun berean, 19:00etan Narrondo, Oikia, Artadi eta inguruko baserrietako bizilagunen txanda izango da, Alondegian.

Amaitzeko, ostegunean, hilak 19, Aita Mari, Alai, Basadi, Jadarre eta Estazioko auzokideekin eta Aitzuri, Axular-Ortiz, Izaga, Izustarri, Sagarbide eta Victoriano Arrate etorbideko bizilagunekin bilduko da, 19:00etan, Aita Mari aretoan.

Era berean, bilera horietan jasotako proposamen eta iradokizun guztiak kontuan izango dira Zumaiako Mugikortasun Plan berria garatzeko garaian.