Baleikek kazetari bat behar du

Baleike 2017ko urt. 11a, 11:23

Baleike Kultur Elkarteak kazetari bat behar du epealdi jakin baterako. Interesatuak bidal ditzala curriculuma, aurkezpen-gutuna eta bestelako jakingarriak aldizkaria@baleike.eus helbidera, urtarrilaren 22a baino lehen. Jarraian dauzkazue lanpostuaren ezaugarriak eta eskakizunak.

Beharrezkoa:

-Kazetaritza, komunikazio edo ikus-entzunezkoetan ikasketak, edo kazetaritzan trebatua.

-Euskara menperatzea.

-Sare sozialak eta kazetaritza digitala menperatzea.

-B1 gidabaimena.

Baloratuko da:

-Argazkigintza eta bideogintza menperatzea.

-Beste hizkuntzak.

-Dinamikoa izatea.

-Taldean lana egiteko gaitasuna.

Lanpostuaren ezaugarriak:

-Paperezko produktuetarako eta webgunerako lana.

-Lanaldi erdirako.

-Epealdi jakin baterako lana.

Interesatuak bidal ditzala curriculuma, aurkezpen-gutuna eta bestelako jakingarriak aldizkaria@baleike.eus helbidera, urtarrilaren 22a baino lehen.

Baleike Kultur Elkartea
Odieta kalea 2, 20750 Zumaia
943861545
Baleike.eus