Aranzadiren 'Gorpuzkinak ateratzen, duintasunak berreskuratzen' erakusketa, bihartik aurrera Alondegian

Baleike 2017ko urt. 10a, 15:11

Herriko memoria historikoa berreskuratzeko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak abian jarritako proiektuaren baitan, bihar, asteazkena, Aranzadiren Gorpuzkinak ateratzen, duintasunak berreskuratzen erakusketa zabalduko da Alondegiko Oxford aretoan.

Gerra Zibilaren garaiko hobiei buruz egin den ikerketaren inguruko erakusketa antolatu da hau. Gorpuzkinak ateratzen, duintasunak berreskuratzen izenpean, erakusketak gorpuzkinak lurpetik ateratzeko prozesuaren alderdi zientifikoa eta giza alderdia erakutsiko ditu argazki bidez, pertsona desagertuen senideei arreta berezi eskainiz.

Aranzadi azken 16 urtetan aritu da Gerra Zibilaren ondorioz hobietan lurperatutako gorpuzkiak ateratzen, Euskal Herrian, baina baita Espainia osoan eta Frantziako hegoaldean.

Erakusketa ikusgai egongo da Alondegiko Oxford aretoan urtarrilaren 11etik 22ra bitartean, astelehenetik ostiralera, 17:00tik 20:00ra.