Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak, urtarrilan eta otsailean

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko urt. 10a, 10:40

Urtarrila eta otsailean zehar hainbat ikastaro eskainiko ditugu, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

Hona hemen urtarrileko eta otsaileko ikastaroen xehetasunak:

CURRICULUMA LANTZEA

Zure gaitasunak, ezagutzak, esperientzia eta lorpenak erakusteko tresna landuko duzu.

  • Data: urtarrilak 12
  • Hizkuntza: euskara

GAZTE BERME SISTEMA

Zergatik eman behar dut izena? Onurak, sarbide baldintzak, neurriak…

  • Data: urtarrilak 20
  • Hizkuntza: euskara

LAN BILAKETA PLANIFIKATU ETA ANTOLATU

Zure lan- bilaketa planifikatzeko eta antolatzeko tresnak landuko dituzu.

  • Data: urtarrilak 27
  • Hizkuntza: gaztelania

CURRICULUM EREDU BERRIAK

Curriculum eredu berriak landuko dituzu (prezi)

  • Data: urtarrilak 30
  • Hizkuntza: gaztelania

ENPLEGU-ATARIAK

Lana-bilatzeko webguneak ezagutuko dituzu

  • Data: otsailak 3
  • Hizkuntza: gaztelania

AUTOMARKETINA WEB BIDEZ

Baliabide digitalak landuko dituzu zure konpetentziak eta abileziak azaltzeko eta balio erantsia gaineratzeko web orrialde baten diseinu bidez (wix).

  • Data: otsailak 6
  • Hizkuntza: gaztelania

GENERO BERDINTASUNA: AUTOEZAGUTZA ETA AHALDUNTZEA

Lan-bilaketa prozesuan norberak bere burua ezagutzeak eta bere buruan sinesteak duen garrantzia landuko duzu.

  • Data: otsailak 10
  • Hizkuntza: euskara

HAUTAKETA PROBAK

Lanpostua lortzeko pasa behar diren probak entrenatuko dituzu

  • Data: otsailak 17
  • Hizkuntza: gaztelania

ENPLEGUA EUROPAN

Eman beharreko aurrera pausoak ezagutuko dituzu, eta Europan zehar lan-bilaketa prozesuan mugitzeko interesgarriak diren atariak .

  • Data: otsailak 20
  • Hizkuntza: euskara

Informazioa eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa

Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz

Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus