Inauterietako kartel lehiaketa antolatu du Kultura Sailak

Baleike 2017ko urt. 9a, 13:12

Otsaileko azken asteburuan ospatuko dira aurten Inauteriak. Egun horietako egitaraua iragartzeko erabiliko den irudia aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan Udal Kultura Sailak. Lanak aurkezteko epea otsailaren 1a izango da. 

Hauek dira lehiaketako oinarriak

  1. Gaia eta karteleko testua: "Zumaiako Inauteriak 2017".
  2. Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez 3 lan aurkez ditzake.
  3. Teknika / neurria: teknika librea. DinA 3 neurria (297x420mm).
  4. Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.
  5. Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia kultur etxea, otsailaren 1a baino lehen.
  6. Kartelak ikusgai izango dira Alondegia kultur etxean otsailaren 16tik 28ra.
  7. Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta 2 sari izango dira:
  8. Kartel irabazlea: 300 euroko saria . Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da.
  9. Herritarren saria: erakusketan jasotzen diren botoek hautatuko dute. Saria herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria izango da.
  10. Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunen barnean jasoko dira.