Pablo Ibarren aldeko zesta punta jaialdia jokatuko da larunbatean Aitzurin

Baleike 2017ko urt. 4a, 13:26

Ameriketako Estatu Batuetan preso dagoen Pablo Ibarren aldeko zesta punta jaialdia jokatuko da larunbatean Aitzurin, pilota elkarteak antolatuta. Pilota eskolako haurrek jokatuko dute aurrena kiniela moduan; jarraian, Koxme-Ekaitz eta Telmo-Uranga bikoteek; eta partida nagusian Goikoetxea-Inza eta Egiguren-Enbil. Jaialdia 17:00etan hasiko da eta sarrera 10 euroan izango da.

Pablo Ibarrek epaiketa berri bat du laster eta gastuak ordaintzen laguntzeko erabiliko da jaialdian bildutako dirua.