Bihar jasoko dituzte Errege Magoentzako gutunak

Baleike 2017ko urt. 3a, 16:39

Ostegunean egingo da Errege Magoen Kabalgata, 18:30ean hasita. Aurrez, bihar, Errege Magoentzako gutunak jasotzera etorriko dira. Beheko plazan jarri dute hitzordua, 18:30ean.

Aurten ere itsasoz etorriko dira Errege Magoak, eta Itsas Kiroldegiaren parean lehorreratuko dira. Iaz bezala, aurten ere dromedario gainean egingo dute ibilbidea, kalez kale. Patxita Etxezarreta kaletik, Txomin Agirre kaira, Amaiako plazan buelta eman eta Beheko plazarantz abiatuko dira, Erribera kaletik.