Gaztetxeko laburmetrai txapelketa egingo da larunbatean

Baleike 2017ko urt. 2a, 15:09

Datorren larunbatean egingo da Torreberri Gaztetxeko V. laburmetrai txapelketa. Gaia eta objektua urtarrilaren 5ean emango dira eta lanak urtarrilaren 7an aurkeztuko dira, 22:30ean.

 

Parte-hartzeko baldintzak honako hauek izango dira:

-Eskainitako objektua eta hitzarekin loturikoa izan behar du laburmetraiak.
-22:00etarako lanak gaztetxean aurkeztu beharko dira.

Izen ematea: urrezkopertxa2016@gmail.com

(Objektua eta hitza helbide elektronikora bidaliko dira)