Korrika eginaz esan diote agur hainbat zumaiarrek 2016. urteari

Baleike 2016ko abe. 31a, 16:21

Beste hainbat herritan bezala, Zumaian ere San Silbestreko lasterketa korritzen da urteko azken egunean. Aurtengo Biko lasterketak sekulako partaidetza izan du gainera, bai haurretan, baita helduetan ere. 

Aldaketa sakonak izan ditu lasterketa honek. Lehen binaka atera behar ziren korrikalariak; azken urte hauetan bakarka ere egin daiteke korrika. Goraka doana partaidetza da. Aurten 650 bat korrikalarik hartu dute parte guztia, hauetatik 340 inguru helduen lasterketan. 

Azkarrena gizonezkoetan Joseba Paquico, Jokin Gijarro eta Juan Mari Azpillaga izan dira eta emakumezkoetan Sara Mancisidor, Nagore Gallastegi eta Iratze Iruretagoiena. Hori da, baina, gutxienekoa, irabazleek ez dutela saririk eramaten. Lehiakortasunik gabe, lagun artean kirola egitea da proba honen funtsa.