Miguel Angel Aramberri Udabek irabazi du Bota bertso bat! lehiaketa

Baleike 2016ko abe. 31a, 10:04

Ostiral gauean egindako bertsolari gazteen saioan eman zen jakitera urtero garai honetan Zumaiako Bertso Eskolak antolatzen duen Bota bertso bat! lehiaketaren irabazlearen izena. Erabaki izan da aurtengo gaia eta 50 bertso inguru jaso dituzte.

irabazlea Miguel Angel Aramberri Udabe izan da. Saria afari bat izan da, Marina Berri jatetxean. Irudi honetan duzue saritua izan den bertsoa.