Finalerako sailkatu ez badira ere, txalotzeko lana egin dute neska pilotariek

Baleike 2016ko abe. 31a, 09:43
Ikuskizun polita eskaini ziguten neska palistek Zumaian jokatutako Gabonetako Gipuzkoako paleta txapelketan. Partida asko jokatu ondoren, maila bakoitzeko lehenengo bi pilotariek eskuratu zuten txartela Donostiako Atanon jokatuko diren finalaurrekoetarako.

Alebinetan Oihane Etxaide lehen postuan eta June Uranga bigarren postuan saikatu ziren eta infantiletan Nora Zuazobidek bigarren postua lortu zuen; lehena Hernaniko pilotari bat izan zen. Orokorrean denak oso ondo aritu ziren eta ikuskizun bikaina eskaini zuten.

Fainalaurrekoak atzo jokatu ziren Donostiako pilotalekuean eta Zumaiako neskek ezin izan zuten finalerako sailkatu. Hala ere, txalotzekoa izan da beraiek egindako lana.