Fermin Laurobak irabazi du Gabonetako xake txapelketa

Baleike 2016ko abe. 29a, 21:37

Gaur arratsaldean jokatu da Alondegiko Oxford aretoan urtero antolatzen den Gabonetako xake txapelketa. 21 jokalarik hartu dute parte: Hamabik helduetan eta bederatzik haurren mailan. 

Helduetan irabazle Fermin Lauroba izan da. Finalean Bruno Villanuevari irabazi dio. Hirugarren Jaime Arozena sailkatu da eta laugarren Manuel Palacios.

Andoni Etxabe

Haurren mailan irabazlea Andoni Etxabe izan da, finalean Jon del Campori irabazi ondoren. Hirugarren Ander Azkue zumaiarra sailkatu da laugarren Jose Mikel. 

Aner Azkue

Bitxikeria bezala aipatu jokalari gazteena 6 urteko Oier Sarasketa izan dela. 

Oier Sarasketa