Imanol Yeregi Red Bull Rivals lehiarako hautagaien artean

Baleike 2016ko abe. 29a, 14:00
Argazkia: Imanol Mujika

Red Bull Rivals surf lehia antolatu dute Espainiaren eta Portugalen artean, eta orain talde bakoitza nortzuk osatuko duten aukeratzeko une da. Zehaztuta dagoen bakarra talde bakoitzeko kapitainak dira: Aritz Aranburuk gidatuko du Espainiakoa, eta Tiago Piresek Portugalgoa. 

Talde bakoitza seina surflariz osatuta egongo da, bakoitza kategoria jakin batekoa: kapitaina, pro/am, junior, girl, weekend warrior eta local hero, hain zuzen ere. Kapitaina eta local hero surflaria salbu, gainerakoak boto bidez aukeratu daitezke Red Bull Rivals-en webgunean. Hautagaien artean Imanol Yeregi zumaiarra dago.

Urola Kostako Hitzak eman du honen berri. Hemen irakurri dezakezue.