Biko lasterketa Refugee Team taldean korritzeko aukera zabaldu da

Baleike 2016ko abe. 27a, 10:11

Larunbat honetan, abenduaren 31n, urteko azken egunean, Biko lasterketa korrituko da Zumaian. Udan Rioko joko olinpikoetan egin zen bezala, Refugee Team, Errefuxiatuen Taldea osatzea proposatu du Errefuxiatuen Harrera Taldeak korrika egin nahi duten guztiei. 

Horretarako, dortsal solidario batzuk izango dira. Nahi duten korrikalari guztiek borondatearen truke dortsal solidarioak hartzeko aukera izango dute. Dortsal horiek irteeran bertan jarriko dira salgai borondatearen truke.

Harrera taldeak jakinarazten die dortsal hauek hartu nahi dituzten korrikalari guztiei lasterketarako dortsal ofizialak ere hartu beharko dituztela.