Los Chelas taldeak irabazi du Gabonetako areto futbol txapelketa

Baleike 2016ko abe. 26a, 15:08

Gabonetako areto futbol txapelketa jokatu zen larunbat goizean Lubaki kiroldegian. Bederatzi taldek hartu dute aurten parte eta partida laburretan jokatu zen txapelketa. Finalera Los Chelas eta Ganbara taberna taldeak heldu ziren. Lehenak izan ziren garaile, 2-1 emaitzarekin.

Ostegun honetan xake txapelketa jokatuko da, 18:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Eskolarteko eta helduen mailan jokatuko da. Izen-emateak zabalik daude Lubaki kiroldegian. Ostegunean bertan 17:30ak arte izena eman ahal izango da Oxford bertan. Izen-ematea doan da.