Gabonetako haur parkea jarriko da astearte eta asteazkenean Lubakin

Baleike 2016ko abe. 26a, 15:00

Bihar eta etzi, astearte eta asteazkenean, haurrentzako Gabonetako parkea jarriko da Lubaki kiroldegian. Goizez 11:30etik 13:30era eta arratsaldeaz 16:30etik 19:30era izango da zabalik. 

Gazteen txokoan rockodromoa, puzgarriak eta boxeo ringa izango dira, besteak beste. Haur txokoan txirristak, puzgarriak, ohe elastikoak, etab.

Txiki txef, aurpegi pintatze, txapen eta gabon oroigarrien tailerrak ere izango dira. 

Txoko interaktiboan, play station eta Wiira jolastea izango da. 

Horiez gain, Mickey, Minnie, Bob Esponja, Peppa pig eta patrulla caninako pertsonaiak ere izango dira. 

Ordutegia: 11:30-13:30 / 16:30-19:30.

Sarrera txandako: 2 €