Izar uxoak eta Ipar izarrak taldeek irabazi dute Erkiberen kantu lehiaketa

Baleike 2016ko abe. 25a, 11:03

Erkibe kultur elkarteak antolatuta Gabon abesti lehiaketa egin zen atzo Beheko plazan. Bost taldek hartu zuten parte. Abestien eta jaiotzen mailetan banatu zen, aurten ere, lehiaketa hau.

Hala, abestien mailan sailkapena honela geratu zen:

1. Izar uxoa.

2. Ipar izarrak.

3. Aingeruak.

4. Jesusen jaiotza.

5. Lorea Sasiainek aurkeztutakoa.

Jaiotzetan, berriz, honela sailkatu ziren taldeak.

1. Ipar izarrak.

2. Lorea Sasainek aurkeztutakoa.

3. Izar uxoa.

4. Aingeruak.

5. Jesusen jaiotza.

Haur eta antolatzaileak batera abesten bukatu zuten atzoko lehiaketa.