2016/12/23

Itzurun taberna Zumaia | Musika

III. Negufest kontzertu zikloa

20:00etan

Abenduaren 23 eta 30 eta urtarrilaren 7rako kontzertu bana antolatu du Itzurun tabernan III. Kontzertu denak 20:00etan izango dira.

Abenduaren 23an: Ibai Marin.

Hira taldeko abeslari, gitarrista eta konposatzaile nagusia izan da Ibai Marin 15 urtez. Oraingoan, ordea, bakarlari lanetan murgildu da, gitarra akustiko eta ahotsera murriztuz, melodien edertasuna bilatuz, hitzen sakontasunari eta bere ahots bereziari garrantzia emanaz.

Abenduaren 30ean: The Loozzies (New Orleans R&B).

Paul San Martin (pianoa eta ahotsa), Nando Neira (baxua) eta Carlos Sagi (bateria).

Bandako liderra Paul San Martin da eta eskarmentu handiko musikariak hartu ditu alboan (Kim Weston, Measha Brueggergosman, Billy Boy Arnold, William Prince, Ruper Ordorika). Joan den mendeko herri kulturan sustraitutako musika afroamerikar dibertigarriena hartu dute oinarritzat errepertorioa oosatzeko.

Urtarrilaren 7an: Oral Mestizaje (boleroa, jazza, flamenkoa).

Mª Eugenia San Martin (ahotsa), Pedro Planillo (gitarra), Javi Vazquez (teklatuak), Jorge Montes (perkusioa).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa