Gomezago eta Olentzerori ongi etorria

Baleike 2016ko abe. 21a, 17:01

Aurten ere neguko solstizioarekin batera Olentzero eta Gomezago herrira bueltan datoz. Olentzero bere astoarekin lagunduta etorriko da abenduaren 24an menditik barrena, Zumaiako joaldunek eta trikitilariek lagunduko dute herrirako bidean eta, 18:00ak aldera, Sanjuaniturritik jaitsiko dira. Denak arranplara joango dira itsasotik datorren Gomezagori harrera egitera.

Kalejira txiki bat egingo dute. Abestu, Olentzerori edo Gomezagori gutuna eman, astoari kasu egin, Gomezago abestuaz goxokiak jaso, jada hain txiki ez direnek txupetea eman, argazkiak egin...