Zozkatu ditugu bi ipuin sorta Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2016ko abe. 19a, 14:28

Sei ipuineko bilduma atera berri du Editorial Minis argitaletxeak eta Xabier Azkue Ibarbiak euskaratu ditu. Ipuin hauek biltzen dituen bi sorta zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Erantzun bikaina izan du zozketa honek. 30 lagun inguruk hartu du parte eta sarituak Luis Unanue Telleria eta Sorkunde Barredo Goikoetxea izan dira. Alondegia kultur etxean izango dituzue ipuinak zain bihar goizetik aurrera. Eskerrik asko denori parte hartzeagatik.

Besteoi gogoratu ipuinak salgai dituzuela argitaletxearen webgunean.