Gabon Koruak asteazkenean egingo du jendaurreko entsegua

Baleike 2016ko abe. 19a, 10:12

Urteroko legez, Gabon Korua kalez kale arituko da kantuan abenduaren 24ko arratsaldean. Aurten lehen aldiz abestuko duten Gabon abestia Jose A. Oliveiraren Arin, arin artzaiak izango da. 

Azaroaren amaieran hasi zituen Gabon koruak entseguak, lehenbizi emakumeak eta gizonezkoak bakoitzak bere aldetik, eta azken saioetan batera. Ohikoa den bezala, azken entsegua jendaurrean emango dute. Asteazken honetan izango da, 21:00etik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan.