Ianire Gonzalez bigarren izan da Euskal Surf Zirkuituan

Baleike 2016ko abe. 19a, 10:12

Asteburuan Mundakan jokatu den probarekin eman zaio bukaera aurtengo Euskal Surf Zirkuituari. Emakumeen artean, azken urtera arte txapelaren borrokan izan da Ianire Gonzalez Ziskeko surflari gaztea. Mundakan bigarren izan da eta Zirkuituko sailkapen nagusia ere halaxe amaitu du. Garazi Sanchez izan da irabazlea.

Ianire Gonzalezek maila bikaina eman du emakumeen maila goreneko Euskal Zirkuituan. Jokatu diren lau probetan oso maila ona erakutsi du, eta Mundakako azken lehiara sailkapen nagusiko lehen postuan iritsi zen. Mundakan txapelketa bikaina egin du beste behin, baina bigarren postua ez da nahikoa izan txapela janzteko. Izan ere, Garazi Sanchezek bere nagusitasuna erakutsi du, beste behin. Zirkuituko lehen proban ezin izan zuen parte hartu Sanchezek, baina Sopelan, Orruan eta Mundakan bera izan da onena.

Sailkapen nagusia

1. Garazi Sanchez
2. Ianire Gonzalez
3. Mikele Bento
4. Mireia Molini