Goizeder Iturainek aipamen berezia jaso du Karmele Igartua sorkuntza bekan

Baleike 2016ko abe. 19a, 09:49
Argazkia: Goiena.eus

Goizeder Iturainek Idazle Eskolak ematen duen VI. Karmele Igartua sorkuntza bekako aipamen berezia jaso du Elefanterik gabeko zirkua lanagatik. Eskola antzerki lanak aurkeztu behar izan dira aurten lehiaketara. Idazle Eskolak eta Aretxabaletako udalak antolatu dute hori.

6 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoek egiteko moduko antzezlan bat sortu du Goizeder Iturainek. Honen berri eman du goiena.eus atariak. Hemen irakurri dezakezue.