Larrañaga eta Ostolaza Gipuzkoako txapelketa irabazi dute kadete mailan

Baleike 2016ko abe. 18a, 14:14

Oier Larrañaga oikiarrak eta Gorka Ostolaza zarauztarrak, Zumaiako Pilota Elkarteko pilotariek, Gipuzkoako txapelketa irabazi zuten, kadetetako bigarren mailan. 

Partida Urnietan jokatu zen eta Andoaingo bikote bat izan zuten aurkari. Larrañaga eta Ostolaza nagusi izan ziren partida osoan zehar eta 22 eta 2 emaitzarekin lortu dute txapelketa.