Gotzon Enbilek ezin izan du Paueko txapelketa irabazi

Baleike 2016ko abe. 17a, 11:12
Argazkia: Jai Alai news

Cesta de Nadau (Christmas Tournamente) txapelketako finala jokatu zen atzo Paueko Jai Alai frontoian. Azken partida honetara heldutako pilotarien artean zumaiar bat zegoen, Gotzon Enbil, baina, nahiz eta lehia irabazten hasi, azkenean ezin izan zuen txapela jantzi. 

Hormaetxea bermeotarrarekin osatu du Enbilek bikotea txapelketa honetarako. Iñaki Osa Goikoetxea eta Erkiaga II.ari finalaurrekotan irabazi ondoren heldu ziren finalera. Aurrez aurre Jean Olharan eta Jerome Portetek osatutako bikotea izan zuten. Paue bertakoa lehena, Pamiersekoa bigarrena. Azken hau ezezaguna bada ere, 22 urtez azpikoen Munduko txapelduna da.

Irabazten hasi ziren Hormaetxea eta Enbil: 13-15 emaitzarekin irabazi zuten lehen seta. Bigarren setean, baina, frantziarrak nagusi izan ziren eta 15-13 emaitzarekin nagusitu ziren. Berdinketa hausteko azken setean 5-3 irabazi zuten Olharan eta Portetek.