Kimatzearen ondoren pilatutako egurra eskuragarri izango da astelehenetik aurrera

Baleike 2016ko abe. 16a, 16:56
Argazkia: Zumaiako Udala

Kimaketa sasoia oraindik bukatu ez den arren, iaz bezala, orain arte pilatutako egurra eskuragarri izango da Garbigunean.

Herritarrek astelehenetik aurrera jaso ahal izango dute egurra, betiere, pertsona edo ibilgailuko gehienez metro kubiko erdia hartuz, guztiek izan dezaten material hori eskuratzeko aukera.

Bilketaren inguruko argibide gehiago Garbigunean bertan jaso ahal izango dute interesdunek.