'Francoren bilobari gutuna' antzezlana izango da gaur Aita Mari zinean

Baleike 2016ko abe. 16a, 10:22

Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain & Dejabu panpin laborategiaren azken antzezlanak, Francoren bilobari gutuna izango da gaur, 22:00etan, Aita Mari zinean. Sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoan 9 euroan, 6 euroan Gazte Txartelarekin edo Aita Mari lagun izanda. Saioaren aurretik aretoko leihatilan ere salgai izango dira.

Zuzendaritza: Ximun Fuchs. Idazkera: Unai Iturriaga & Igor Elortza. Aktoreak: Ander Lipuz, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Pako Revueltas, Erika Olaizola. 

Sinopsia: Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala. Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.