Txakur bat galdu da, istripua izan eta gero

Baleike 2016ko abe. 15a, 17:22
Goku txakurra.

Gaur eguerdian kotxe batek Goku izeneko txakurra harrapatu du Itsas Kiroldegiaren parean. Istripuaren ondoren txakurrak ziztu bizian alde egin du eta jabeak aurkitu ezinik dabiltza. Norbaitek ikusi badu, 653738544 telefonora deitzeko eskatu dute jabeek.

Sekulako disgustoarekin daude Gokuren jabeak, gaur eguerdian istripua izan eta txakurra falta zaienetik. Animalien Babeserako Elkartetik adopzioan ekarritako txakurra da Goku, eta familiako kide bat gehiago bihurtu da dagoeneko. Gaur eguerdian, ur-araztegi aldetik paseoa egin ondoren gertatu da ezbeharra. Txakurrak errepidea gurutzatu eta kotxe batek harrapatu du bete-betean. Laguntzeko astirik ez dute izan, segituan ziztu bizian alde egin baitu, Marianton parketik Estazio aldera. 

Orduz geroztik txakurraren bila dabiltza, baina ez dute aurkitu. Odol arrastorik ez dute ikusi, eta kolpatuta eta beldurrez ezkutatuta dagoela da jabeen esperantza. Txakurrak txipa dauka, identifikatu ahal izateko. Norbaitek ikusi edo aurkitu badu, jar dadila jabeekin harremanetan 653738544 telefono zenbakian. Gogotik estimatuko dute.