Iñaki Olazabalen lanak '7 euskal eskultoreak' erakusketa kolektiboan

Baleike 2016ko abe. 12a, 17:03

Ricardo Ugarte, Jose Ramon Anda, Jose Zugasti, Iñaki Ruiz de Eguino, Iñigo Arregi, Koldobika Jauregi eta Zumaiako bizilaguna den Iñaki Olazabalen lanak erakutsiko dira Okendo kultur etxean 7 euskal eskultoreak erakusketaren baitan. 

Erakusketa hau abenduaren 16tik urtarrilaren 28ra bitartean izango da zabalik Gros auzoko kultur etxean.

Ez da hau izango Olazabalen erakusketa bakarra: bezperan, hilaren 15ean, .0212 izeneko lan bilduma zabalduko du Madrilgo Luis Burgos galerian.