Legazpin irabazita bosgarren jarri da preferenteko Zumaiako

Baleike 2016ko abe. 12a, 15:51

Berdintasun handia dago preferente mailako bigarren multzoan. Partida bat galduta bederatzigarren postura jaitsi daiteke; irabazita bosgarrenera igo. Horixe gertatu zaio Zumaiakori. Legazpin Ilintxari irabazi ondoren, bosgarren postuan kokatu dira Mikel Larburuk zuzendutako mutilak.

Aurreko jardunaldian etxean ustekabean Getariako Ketaren aurka galdu ondoren, asteburu honetan irabaztea beharrezkoa zuen Zumaiakok goiko postuetatik hurbil mantendu nahi bazuen. Eta hala izan da: 2-3 emaitzarekin irabazi diote gorriek legazpiarrei. Jardunaldi honen ondoren, bosgarren da Zumaiako 20 punturekin, Eibar Urkorengatik bi puntura. Atzetik, Zestoa, Tolosa eta Aretxabaleta ditu, 19 punturekin, eta Idiazabal 18rekin. 

Datorren jardunaldian, etxean, Mondragon izango du aurkari. Arrasatearrak hamabigarren postuan daude, 14 punturekin.