Abenduaren 24an, 9:00etatik 14:00etara areto futbol txapelketa azkarra egingo da.
Abenduaren 29an, 18:00etan hasita eta Alondegiko Oxford aretoan, xake txapelketa jokatuko da.
Abenduareren 31n, Biko lasterketa mistoa korrituko da. 12:00etan umeen txanda izango da: txikienek 300 metroko korrikaldia egingo dute eta besteek 1,2 kilometro. 12:30ean helduen txanda izango da. Bost kilometroko ibilbidea izango da, Beheko plazan hasi eta bukatu. Banaka edo binaka egin ahal izango da, denak korrika. Minutu bat lehenago, patinatzaileen lasterketa egingo dute. Izen-ematea zabalik dago Lubaki kiroldegian.