1936ko Gerra Zibileko testigantzak biltzeko zumaiarrei deia

Baleike 2016-12-07 12:36   Kultura

1936ko Gerra Zibilean eta gerraostean Zumaian gertatutakoa ikertzen ari da Aranzadi Zientzia Elkartea Udalarekin egindako akordioaren bitartez. Ikerketa egin ahal izateko, orduko testigantzak jaso behar dituzte, zuzenak zein etxean entzundako historiak, eta horretarako ezinbestekoa da zumaiarren parte hartzea. Aranzadiko Eneko Sanz ikerlariarekin hitz egin du Zumaiako EH Bilduk, eta bideo honetan jaso dute hark azaldutakoa. Testigantzak emateko, Udalera jo daiteke edo bestela Eneko Sanzekin harremanetan jarri, esanz@aranzadi.eus helbidean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa