baleike.eus

Ardantzabiderako onartutako plan berezia, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

Baleike 2016-12-06 12:24   Gizartea

Azaroaren 24ko plenoan alderdi guztien aldeko botoekin onartu ondoren, Ardantzabideko aparkalekuak arautuko dituen plan berezia pasa den ostiralean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. 

Ardantzabiderako onartutako plan berezia, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
Argazkia: Google Maps | Ikusi handiago | Argazki originala

Alegazioak eta iradokizunak aztertu ondoren, eman zitzaion behin betiko onarpena plan honi. Pasa den irailean iragarri genuen bezala, Ardantzabide zonaldi desberdinetan banatuko da aparkalekuei dagokionez. 

1. zona bertakoentzat izango da eta etxebizitza hauetan bizi diren pertsonentzat gordetako zona izango da: Ardan­tza­bidea 1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15, 17, 19, 21, 23, 25 eta 27; Ardan­tza­bidea 2, 4, 6, 8, 10, 12, 14, 16; San Telmo 13, 15, 17, 19, 21, 23, 25, 27, 29; San Telmo 10, 12, 14, 14bis, 16, 18, 20, 20bis, 22, 24, 24bis; Harategi kalea 1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15, 17, 19, 21, 23, 23bis, 25; Harategi kalea 2; Zunbillo kalea 1; Zunbillo kalea 2, 4, 6, 8, 10, 12; Kale Nagusia 1, 3; Foruen enparan­tza 1, 3, 5.

Edonork aparka dezake 08:00etatik 20:00ara, 20.00tatik aurrera zona honetan gehienez 3.500 kilo, 2,1 metroko altuera eta 5 metroko luzeko ibilgailuek aparkatu ahal izango dute. 

2. zona aparkaleku librea izango da eta bertan edonork izango du aparkatzea. 

3. zona mugikortasun urriko per­tso­nen­tzat gordeko da. Ezinduen­tzako Europako Aparka­tzeko Txar­tela duten ibilgailuek bakarrik aparka dezakete. Plazak bertikalean eta horizontalean seinaleztatuko dira, behar bezala. 

Lehen zonalderako, etxe­bizi­tza bakoi­tzeko bi egoiliar-txar­tel eman ahal izango dira. Bereizgarriaren balioa urtebetekoa izango da, eta hori duten ibilgailuek honako baldin­tza hauek bete beharko dituzte:

  1. a)Ibilgailuaren titularra Zumaian erroldatutako per­tsona fisikoa izatea eta dagokion 1. zonan sartutako ­etxean bizi­tzea benetan edo izatez. Probin­tziako Trafiko Buruzagi­tzak emandako zirkulazioko baimenean ager­tzen den per­tsona hartuko da ibilgailuaren jabe­tzat.
  2. b)Ibilgailua Zumaiako Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren erroldan alta emanda egotea eta aurreko ataletan adierazitako titulartasuna eta helbidea bat etor­tzea. Gainera, zerga hori ordainduta eduki beharko da.
  3. c)Zumaiako Udalak jarritako trafiko isunik izanez gero, hori ordainduta izatea.
  4. d)Dagokion ordenan­tza fiskalean egoiliarren­tzako bereizgarria lor­tzeko jarritako tarifa ordain­tzea.

Udaldiko bereizgarria eskuratzeko aukera ere izango da 1. zona horretan, honako baldintzak betetzen badira. 

1. zonan udaldian aparka­tzeko bereizgarri hori lortu nahi duten per­tso­nek ondorengo baldin­tzak bete beharko dituzte:

  1. a)Araututako 1. zonaren mugapean inskribatuta dagoen etxe­bizi­tza baten jabe edo errentari izatea.
  2. b)Ibilgailuaren jabe izatea.
  3. c)Udalak jarritako trafiko isunik izanez gero, hori ordainduta izatea.
  4. d)Dagokion ordenan­tza fiskalean udaldiko bereizgarria lor­tzeko jarritako tarifa ordain­tzea.

Ardantzabiderako plan berezia hemen duzue bere osotasunean. Bertan azaltzen da zer dokumentazio aurkeztu behar diren, bete beharreko baldintzak eta ezarri daitezkeen isunak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa