Atzo aurkeztu zuten lan hau Azokako Irudienea espazioan. Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren lehen luzeak Jose Miguel Barandiaranek 1903an idatzitako Patxi Erremintari ipuin mitologikoa eraman du pantaila handira. Film honek hainbat berezitasun ditu: genero fantastikoaren aldeko apustua, euskal kutsu folkloriko eta historikoa. Eta azkenik, desagertutako euskara arabarrean filmatuko dena, berezitasun linguistiko handia emango dion ezaugarria.