Pedro Etxeberria eta Kimetz Etxabe, Espainiako mushing txapeldun

Baleike 2016ko abe. 5a, 14:24

Espainiako mushing txapelketa jokatu da asteburu honetan Soriako Olvega herrian. Bertan izan da Zumaiako partaidetza eta bi mailatan txapeldun izan dira.

Pedro Etxeberriak bi probatan hartu du parte. Txakurkrosean Espainiako txapeldun izan da, beteranoen mailan. Bigarren urtea da txapelketa hau irabazten duela. Patinean ere lehiatu da, baina hor 11. postuarekin konformatu behar izan du.

Anaia Mikel Etxeberriak ere bi probatan hartu du parte: txakurkrosean zazpigarren egin du eta bikejouringen 13.

Kimetz Etxabe, gazteak, berriz Espainiako txapelketa irabazi du, txakurkrosean, junior mailan.