Ustekabeko porrota jasan du preferenteko Zumaiakok asteburuan

Baleike 2016ko abe. 5a, 10:01

Sailkapenaren atzealdean zegoen Getariako Keta izan du aurkari preferente mailako Zumaiakok asteburu honetan. Garaipena lortzea posible ikusten zen, baina ez da posible izan.

Aurreko jardunaldian Zestoari irabazi  ondoren, jarraian jasandako hiru porroten bolara txarrari amaiera eman zioen taldeak eta bazirudien gora begira jartzeko unea heldu zela. Asteburu honetan aurkari Getariako Keta zuten Aita Marin. Sailkapenetako atzeko postuetan daude oraindik getariarrak, baina jardunaldi honetan, behintzat, nagusi izan dira: 1-3 emaitzarekin irabazi zuen norgehiagoka.

Hamabi jardunaldi jokatuta, bederatzigarren postura jaitsi da Zumaiako. 17 puntu ditu gaur egun. Hurrengo jardunaldian Legazpin jokatuko du Ilintxaren aurka. Legazpiarrak 13. postuan daude, 13 punturekin.