Euskararen desioen zuhaitza landatu dute gaur

Baleike 2016ko abe. 3a, 14:46

Euskararen nazioarteko eguna gogoratzen da gaur. Horren harira antolatutako ekintzen baitan, ekitaldi nagusia egin da gaur: euskararen desioen zuhaitza landatu da. Bertan, herriko talde, elkarte, eragile eta bakarkakoek euskararen inguruan dituzten desioak eta gogoetak idatzi dituzte txartel batzuetan.