Desioen zuhaitza osatuko da larunbat eguerdian, Euskararen Egunean

Baleike 2016ko abe. 2a, 20:37

Euskararen Eguna ospatzeko, Euskarari buruzko desioen zuhaitza ekitaldia eginga da bihar eguerdian. Ondartxo plazan elkartuko da jendea eta, trikitilariek lagunduta, kalejiran joango dira Beheko plazara, Torreberri aurrean Zumaiako elkarte eta taldeen desioak jarri eta denen artean zuhaitza osatzera. Amaieran, mokadutxo bat emango da.

ABENDUAK 3, LARUNBATA
- 12:00etan Ondartxo plazan elkartu eta Erribera kalean trikitilariekin kalejira Beheko plazaraino
- 12:15ean Torreberriko aterpean, herriko talde eta elkarteen eskutik, euskarari buruzko desioen zuhaitza.
- Amaitzeko, denentzat salda eta mokadutxoa.

ABENDUAK 4, IGANDEA
- 16:30ean, Aita Mari zineman, euskarazko filma haurrentzat: Ozzy.