Loli Oteiza azpeitiarraren organo kontzertua izango da larunbatean parrokian

Baleike 2016ko abe. 2a, 13:48

Gipuzkoan zehar dauden organoen garrantzia azpimarratzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programaren baitan, bihar, larunbata, 20:30etik aurrera, Loli Oteiza organo-jole azpeitiarraren kontzertua izango da parrokian. 

Maria Dolores Oteiza Leceta Azpeitian jaio zen. Piano ikasketak Donostiako eta Madrilgo goi kontserbatorioan egin zituen eta organo ikasketak. Azpeitiko Joan de Antxieta Musika Eskolako irakaslea izan zen 1982tik 1998ra arte eta zentroaren sortzaileetakoa ere izan da. Euskal egileen musikarekin CD bat ere argitaratuta dauka.