'Sunset song' pelikula emango da ostegunean zine forumean

Baleike 2016ko aza. 30a, 18:03

2015eko Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean eman zen Sunset song pelikula britainiarra emango da ostegun honetan Ostarrenaren zine forum saioan. 22:00etan izango da, Aita Mari zinean. 

Zuzendaria: Terence Davies. Aktoreak: Peter Mullan, Agyness Deyn, Kevin Guthrie, Mark Bonnar. Iraupena: 135 minutu. Generoa: Drama erromantikoa. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2015.

Eskozian kokatu du Terence Daviesek kontakizuna, I. Mundu Gerraren hasieran. Gurasoen etxaldea utzi eta irakasle moduan lan egin nahi duen Chris gaztearen istorioa kontatzen du. Itxaropenari, tragediari eta maitasunari buruzko filma da. Lewis Grassic Gibbon idazlearen eleberrian oinarrituta dago.

Zinemaldian egin zen aurkezpeneko kronika, Berrian.