Jubenilek lortu zuten garaipena kluben arteko Gipuzkoako zesta punta txapelketan

Baleike 2016ko aza. 29a, 11:42
Argazkia: Gipuzkoa Pilota

Kluben arteko Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalak jokatu ziren para den ostiralean Mutrikun. Jokatutako lau mailetatik hiru finaletan ziren zumaiarrak, baina bakarrean suertatu ziren irabazle, jubeniletan. 

Final honetan, Agirrek eta Saezek 35-23 emaitzarekin irabazi zieten Danok Bat klubeko Manzisidor eta Arrizabalagari.

Nagusien mailako bi finaletara heldu ziren Zumaiako ordezkariak, baina ezin izan zuten garaipenak erdietsi. Bigarren mailan, Danok Bateko Mendizabal eta Manzisidorrek 35-25 irabazi zieten Manterola eta Alonsori, eta lahen mailan, Donostia Jai Alaiko U. Alberro eta A. Alberrok 35-26 Agirre eta Urangari.