Jon Maiaren 'Gutik zura' dokumentala emango da bihar Aita Marin

Baleike 2016ko aza. 28a, 18:28

Jon Maiak zuzendutako azken lanak, Gutik zura dokumentala, emango da bihar, 19:00etatik aurrera Aita Mari zinean. Euskararen Egunaren harira antolatutako ekintzen baitan kokatzen da emanaldi hau. Maia bera izango da lana aurkezten. Sarrera doan izango da. 

"Pelikula egitasmo honen helburu nagusia basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanak izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea da", dio bere web gunean