Kluben arteko zesta puntako Gipuzkoako txapelketa finala jokatuko du Zumaiak

Baleike 2016ko aza. 23a, 13:33

Zesta puntako kluben arteko Gipuzkoako txapelketaren finalak jokatuko dira ostiral honetan Mutrikuko Miruaitz frontoian. 19:00etan hasiko da jaialdia eta lau partidetatik hirutan Zumaiako pilotariak izango dira.

Lau partida hauez osatuko dira txapelketako finalak eta kadete mailan ezik, beste hirutan izango da zumaiarrak lanean.
 
1. Zesta-punta, kadeteak:
DANOK BAT 1 (Arrillaga-Mendizabal) / DONOSTIA JAI ALAI 1 (Alberro-Hernandez)
 
2. Zesta-punta, jubenilak:
ZUMAIA (Agirre-Saez) / DANOK BAT (Manzisidor-Arrizabalaga)
 
3. Zesta-punta, nagusiak 2. maila:
DANOK BAT (Mendizabal-Manzisidor) / ZUMAIA 1 (Manterola-Alonso)
 
4. Zesta-punta, nagusiak 1. maila:
ZUMAIA 1 (Agirre-Uranga) / DONOSTIA JAI ALAI (U.Alberro-A.Alberro)