Bigarren eskuko arropa eta jostailu azokarako materiala biltzeko deia

Baleike 2016ko aza. 23a, 12:04

Datozen abenduaren 9, 10 eta 11n bigarren eskuko jostailu eta arropa azoka antolatuko dute Taosa herri irrati libreko lagunek. Horretarako armairuan pilatuta dauden jantziak eta jostailuak behar dituzte, alperrik galtzen utzi ordez, beharra duenak erabil dezan. Oxford aretoan jasoko dute guztia gaur hasita eta azoka amaitu arte.

Proiektua prest, baina lokalik ez

Irratia martxan jartzeko moduan dagoela adieazi dute proiektuko kideek, baina beren esku ez dagoen ezinbesteko osagaia falta zaie: lokala. "Udal gobernuarekin orain urtebete hitz egiten hasi ginen eta aurtengo irailerako agindu zigun lokala, baina epea pasa da eta ez dugu bestelako proposamenik jaso", diote irratiko kideek. "Guk dirua biltzen jarraituko dugu irratiko materiala erosteko, baina, zumaiarrek zumaiarrentzat egindako proiektua izanik, etsigarria da bultzada publikorik ez jasotzea", adierazi dute.