Maria Amundarain zumaiarraren errezeta bat, Basque Culinary Centerren lehiaketako finalean

Baleike 2016ko aza. 21a, 13:13

Donostian kokatuta dagoen Basque Culinary Centerren zenbait lehiaketa gastronomiko antolatzen dituzte eta horietako baten finalera heldu da Maria Amundarain gazte zumaiarra. 

Gastronomia unibertsitate honetako bigarren maila ikasten ari da gazte hau eta horrek hainbat lehiaketatan parte hartzeko aukerak zabaltzen dizkio. Bere Facebook orrian azaldu duenez, hauetatik lehena Cinco Jotas urdaiazpikoaren erronka zen. "Nire errezeta hanburgesa bat zen eta epaimahaiari gustatu zitzaionez, finalera iritsi naiz".

Final hau azaroaren 30ean izango da eta 55 lagunentzako afaria prestatu beharko du. Aurretik, baina, Internet bidez bozkatzeko aukera dago. Lotura honetan klikatu beharko da. Bozkak emateko epea azaroaren 29an amaitzen da.