Imanol Yeregi bigarren izan da Orruan

Baleike 2016ko aza. 20a, 22:13

Hodei Collazok irabazi du surfeko Euskal Zirkuituko hirugarren proba, finalean Imanol Yeregi, Jatir Berazaluze eta Kalani Da Silva mendean hartuta.

Sailkapen nagusian Imanol Yeregik jarraitzen du lehen postuan, bi garaipen eta gaurko bigarren postuarekin. Collazo gerturatu egin zaio sailkapenean, gaurko garaipenaz gain, bigarren eta hirugarren izan baitzen Donostian eta Sopelan. Txapelduna nor izango den Mundakan erabakiko da, zirkuituko azken proban.