Imanol Yeregiren surf erakustaldia Izustarrin

Baleike 2016ko aza. 19a, 19:11
Imanol Yeregi Izustarriko olatuan, gaur Euskal Zirkuituko proban. Argazkia: Gorka Zabaleta

Surf ikuskizun ederra eskaini dute gaur Orruan eta Izustarrin Euskal Zirkuituko hirugarren proban parte hartu duten surflariek, eta guztien buru  Imanol Yeregi zumaiarra. Olatu handiak, ederrak, eskaini ditu gaur itsasoak, eta Yeregik bere maisutasuna erakutsi du. Txapelketak bihar goizean jarraituko du.

Goiz partean surferako baldintzak ez dira batere egokiak izan, baina arratsaldean ederra jarri da itsasoa, olatu handi eta garbiak eskaini ditu, eta Euskal Zirkuituko hirugarren probak une gogoangarriak eman ditu. Saiorik ikusgarriena Imanol Yeregik eskaini du, Izustarri parean. Olatu handi eta bortzitzetan ere sekulako trebezia duela erakutsi du. Olatu egokienak aukeratu ditu eta, gero, malda beldurgarri horiek jaistearekin nahikoa ez eta maniobra zoragarriak egin ditu, bata bestearen atzetik. Hala lortu ditu bederatzi puntutik gorako bi olatu 89.87 eta 9.33) eta zortzitik gorako beste bat. Berak lortu du eguneko puntuaketa altuena. Bigarren konbinazio onena Hodei Collazok lortu du, 8.67 eta 8.6ko olatuekin.

Txapelketak bihar jarraituko du, goizeko 9:00etatik aurrera. Oraindik bigarren errondako lau kanporaketa falta dira, eta ondoren final-laurdenak, finalaurrekoak eta finala.