Bidasoa-Benidorm partidarako sarrerak dauzkagu zozkatzeko

Baleike 2016ko aza. 16a, 18:10
Ander Torriko eta Kauldi Odriozola, Zumaian udan jokatutako partidan. Argazkia: Gorka Zabaleta

Bidasoa eta Benidormen arteko eskubaloi partidak ikusmina piztu du Zumaiako eskubaloizaleen artean, Kauldi Odriozola eta Ander Torriko Asobal Ligan elkarren aurka ikusteko lehen aukera izango baita. Bidasoak bi lagunentzako bina sarrera eskaini dizkigu, Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.

Kauldi Odriozolak bigarren denboraldia du Bidasoan, Ander Torrikok lehena Benidormen. Elkarrekin Pulpon urte asko egin ondoren, aurten aurrez aurre izango dira maila gorenean. Abenduaren 3an jokatuko dute Irungo Artaleku kiroldegian (ordua konfirmatzeko dago). Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko bi lagunentzako bina sarrera dauzkagu. Zozketan parte hartzeko, bidali zozketen ataleko formularioa. Mesedez, zehaztu bazkidetza noren izenean dagoen edo jarri bazkide zenbakia.