Euren etxeetatik kanporatuak izan ziren Zumaiako emakumeak, ‘Ama, nora goaz?’ dokumentalean

Baleike 2016ko aza. 16a, 16:39
None

Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketaren baitan Ama, nora goaz? dokumentalean. Dokumental honek Guda Zibilean, euren etxe eta herrietatik kanporatuak izan ziren euskal emakumeen bizipena azaleratzen du eta tartean Zumaiako emakumeen historia jasotzen du. 80 urtez isilean gorde den historia. 

Eusko Jaurlaritzaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolaturiko Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketak bihar, osteguna 17an (19:30ean Alhóndiga Bilbaoko Golem zinemetan) emango dio amaiera bere zazpigarren edizioari Ama, nora goaz? dokumentalaren erabateko estreinaldiarekin. 1937an, agintari frankistek Gipuzkoako 14 herritik kanporatu, eta euren haurrak besoetan harturik, nora joan ez zekitela alde egin behar izan zuten emakumeen bizipenak azaltzen dizkigu dokumental honek. Filmak paralelotasun bat egiten du egungo siriar errefuxiatuen krisia eta Guda Zibilean gudarien emazteek bizi izandako dramaren artean.

Karmelo Vivanco eta Idurre Cajaravillek ekoitzitako dokumental honetako Iban Gonzalez zuzendariak eta Jon Gonzalo gidoigileak exodo hartako emakumeetako batzuen lankidetza izan dute; garai hartan haurrak baino ez ziren egungo emakume hauek, muturreko babesgabetasun egoeran euren amek zeukaten ziurtasuna gogoratzen dute. Edurne Aizpurua, Lore Albizu, Margari Albizu, Josune Sasiain, Lide Balenciaga, Agate Sodupe, Tere Larrar, Itziar Sagarzazu, Matilda Aizpurua, Garbiñe Andonegi, Arantza Bullain eta Anita Usiain, Bárbara Rivas eta Esther Remiro aktoreen laguntzarekin, kameraren aurrean jartzen dira film honetan, Zumaiako euren etxeak utzi beharraren sentimendu ikaragarria 60 minutuz azaltzeko eta euren amei egindako Ama, nora goaz? galdera gogoratzeko.

Dokumentalaren inguruko informazioa hemen duzue.